Senpereko Larreko kulturguneko agenda emankorrari segida emanez, martxoaren 24an, ortzegunean 20:30ean Le cid etait un dinosaure orange (Cid-a dinosauro laranja zen) antzezlana eginen dute Claire Balerdi eta Jacques Nouard aktoreek Larrekon, Gianmarco Totoren zuzendaritzapean, Michèle Lassèguesen testu batekin. Erdaraz da eta sartzea hamar eurotan erosi ahal izanen da.
Sinopsia
Bata, Rodolphe da, hirurogei urte ditu, nolanahi jantzia, haserre bizian eta arauen etsai. Bestea, Chimène, itxura zorrotzeko emazteki gaztea, isila baina nortasun handikoa. Chimène aldi baterako dator bere gurasoek Rodolpheri alokatzen dioten apartamentua partekatzera. Bere aita zenduaren adiskide izateagatik ezagutzen zuen gizona ezatsegina eta haserrekor agertzen zaio jin berriari. Baina irudi gogor horrek, maiz probokaziora heltzen dena, gizon literatura eta poesia zalearen iragan sentikorra ezkutatzen du. Errebelazio hain bihotz hunkigarria non heriotzari ere ez baitio uzten bere lanaren egitera. Bertsorik kantu, hitz zorrotzik espiritu keinu, egoera bitxirik hauskortasunezko une, egiak jakingo du bere bidea egiten. Zertara dator Cid-a guzti horretan? Pasioaren mertzenarioa bertzerik ez zen. Eta dinosauroak, ez dira sekulan laranja kolorekoak izan.