Hatsaren Poesia Eguna martxoaren 27an ospatuko dute Senpereko Larraldean

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 25a, 14:30
Hatsaren Poesia egunean bilduman parte hartu duten idazleak elkartu ohi dira. Argazkia 2019koa da.

2022ko Hatsaren Poesia Eguna martxoaren 27rako antolatu du Hatsa elkarteak Senpereko Larraldean. Igandean 11:30ean elkarretaratzea eginen dute eta 12:00etan Hatsaren Poesia 2022 liburuaren aurkezpena eginen dute, bilduma honetako hogeita laugarrena, hain zuzen. 13:00etan aperitifa eta zizka-mizken bazkaria, norberak eramaten dituen jan-edanekin. 16:00etan liburuan parte hartu dutenen testuen irakurketa eginen dute, baita Hatsakide batzuen kantu emanaldia eta Antton Larrandabururen kantaldia ere. Egun osoan, Iñaki Bastarrikaren Margolarien azietak pintura bilduma ikusgai izanen da. Aurtengo Hatsakideen 120 testutxoekin batera, azukre-kanaberazko 120 azietetan aurkeztua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun