Iparraldeko Pilota Batzordeak antolatutako buruz buruko trinkete txapelketako finalerdiak jokatzekoak dira larunbat honetan, Zuraiden lehen mailakoak eta Donapaulen artekoak edo junior mailakoak. Azken honetan Sarako Izarrako bi pilotari izanen dira.
Hain zuzen, Sarako Izarrako Julen Mariluzek Itsasuarrak taldeko Estebe Parachuren kontra jokatuko du lehen finalerdia, larunbatean 15:30ean. Ondotik, Sarako Izarrako Unai Etxeberri, Noizbait taldeko Peio Hiribarneren kontra ariko da.
Handia izanen litzateke bi saratarrek finalerako txartela lortzea.