Agurtzane Anduezak XXI. mendeko sorginak liburua aurkeztu zuen martxoaren 12an museoan. Sorginen Artean bildumako liburu honetan, Agurtzanek, idazteaz gain, munduko hainbat tokitako bertze hamasei lagunek ere parte hartu dute, horien artean, hiru herritarrek.
Agurtzane Anduezak 30 urte ditu Zugarramurdin bizitzen, eta denbora honetan sorginen inguruko hausnarketak egin ditu, denbora honetan kontzeptu hori zenbat eta zenbat aldatu den konturatu baita. Hori dela eta, “sorgina” hitzak zenbat erran nahi edo irudi dituen bildu nahi izan du liburu honetan. Sorginen Museoan eros daiteke liburua edo www.zugarramurdi.eu webgunean, 18 euroren truke.