Bertso afaria eginen dute Saran apirilaren 2an

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 18a, 09:00

Amets Arzallus eta Maialen Lujanbiorekin bertso afaria eginen dute Sarako Urtxola jatetxean apirilaren 2an 19:00etan. Ahizpa dendak, Eskutik pilota lantegiak eta Korrikako arduradunek antolatu dute ekitaldia, eta bertaratu nahi duenak 06 24 47 65 23 telefonora deituz eskuratu ahalko du txartela 30 eurotan.

Horretaz gain, apirilaren 9an pasako da Korrika Saratik 09:30 inguruan, eta egun horretarako ere egitaraua antolatu dute. 12:00etan aperitifa alaitua eginen dute plazan, 14:00etan bazkaria eta 17:00etan Kaxkatu taldearen eskutik kontzertua. Bazkaria Mimosak, Arkak, Plekak, Akokak eta Arrayak prestaturik izanen da, 20 eurotan helduentzat eta 5 eurotan haurrentzat. Txartelak eskuragarri izanen dira apirilaren 2tik aitzinera Herriko etxeko edantegian, Arkan eta Plekan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun