Poema errezitaldia izanen dute martxoaren 19an Senperen

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 17a, 09:00
Edmond Rostand 'Cyrano de Bergerac' idazteagatik da ezagun, baina hainbat eta hainbat olerki eder ere utzi zituen.

Edmond Rostanden olerkiak interpretatuko ditu Jacques Mougenotek Larreko gelan larunbatean 19:30ean

Poeten udaberria egitarauaren karietara, Edmond Rostanden poemak interpretatuko ditu Jacques Mougenotek martxoaren 19an, larunbatean 19:30ean Senpereko Larreko gelan. Senpereko herriko kontseiluak, Senpere Kultura eta Ondare Elkartearen laguntzaz antolatutako emanaldia Deneri irekia izanen da eta sartzea 7 euro gostako da.

Cyrano de Bergerac obra nagusiaren idazle zen Edmond Rostandek poema ugari utzi zituen. Bere bildumetan dauden olerki.obrek antzerkikoak bezain ederrak, umoretsuak, sakonak, gizatasunezkoak eta filosofikoak dira. Mougenotek aipatu duenez, «errezitaldi honetan entzunaraziko dizkizuedan testuak ederki idatziak dira, lirismo samurrekoak, modernoak, hunkigarriak eta giza egiaz josiak».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun