Bi mila kirolari baino gehiago izan dira asteburuan Senpereko trail probetan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 14a, 14:00

Ibar Run Trail lasterketako gizasemeen eta emakumeen podioa.

Larunbateko 82 kilometroko Tontorrez-Tontor ultra-trail proban Arkaitz Aizkorreta bizkaitarra nagusitu zen

Senpereko Trail arrakastatsua egin dute asteburuan. Lau lehiaketa izan dituzte larunbat eta igandean, SPUC lasterka taldeak antolatua. Larunbatean, Ultra-trail delakoan (Tontorrez-Tontor), 82 kilometroko proban 300 korrikalari atera ziren. Horietan lehena Arkaitz Aizkorreta Galindez bizkaitarra izan zen (10 ordu eta 22 minutu), bigarrena  Sylvain Mendez Bordelekoa. Lehen emaztea (orotan 9.) Jocelyne Pauly izan zen.

Maratoian (Gotorlekuen Itzulia), 42 kilometroko lasterketan 600 lasterkari izan ziren. Faboritoa izan zen irabazle, Maxime Cazajous biarnesa (4 ordu eta 24 minutu), bigarren Romain Lacaste.

Gotorlekuen itzuliko lehen lau sailkatuak.

 

Ibar Run Trail. 10 kilometroko proban Christopher Vaquero izan zen bizkorrena, Chris Matñe eta Thomas Bourdillaten aitzinetik. Emazteetan, Liloi Aguerre lehena, Paula Marcos bigarren eta Raphaele Souavin hirugarren.

Igandeko proban, Senpereko Trail ezagunean, 900 korrikalari bildu ziren 21 kilometroko lasterketa egitera. Ziburuko Jérôme Camacho izan zen garailea eta emazteen artean Rebecca Torrado euskalduna.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun