Sekulako bertsu ekitaldia antola du Herri Urrats elkarteak, urtero errepikatzen dena Larreko kultur gunean BECtso saioa izenburuarekin. Maiatzaren 8aren aitzinetik ekimen andana plazaratuak dira herri ainitzetan, eta helburua kulturaren bitartez dirulaguntza batzuen eskuratzea izaten da. Beraz, igandean, martxoaren 13an, Hitzetik Urratsera lemarekin, goi mailako bertsulariak ikusiko ditugu Larrekon, 16:00etan: Miren Artetxe, Odei Barroso, Saioa Alkaiza, Eneko Lazkoz, Nerea Ibarzabal eta Jone Uria. Ipar Euskal Herriko bi finalistak, Nafarroako bi finalistak eta Bizkaiko bi finalistak dira, hain zuzen.
Dudarik gabe beren hoberena emanen dute besta giro goxo batean, hutsezina bertsuzaleendako baita bertsuak sortzen duen ikusminagatik ere.
Sartzeak hamar eurotan salgai daude, www.herriurrats.eus webgunean, baita Larreko gelako sarreran bertan ere.