Aurten bai, tripotx bazkaria egin dute Sarako erretretatuek

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 7a, 18:30

Martxoaren 5ean, larunbat eguerditan Sarako erretretatuek izan dute tripotx bazkaria Lur Berri gelan. 2021an ezeztatua izan zen, baina aurten 85 erretretatuk usaiako bazkaria izan dute. Haragitegiko Tristan eta Mariane Sagek prestatu dituzte tripotx goxoak  eta bero beroak zerbitzatu. Kontseiluko hamar hautetsi ere bazkarian izan ziren, baina Battite Laborde auzapezak ezin izan zuen joan, bertze zereginetan zelako eta barkamena eskatu zuen.

Bazkaria ongi pasatu da. Sophie Garbiso sozialeko axuantak deneri ongi etorria egin zien. Erretretatuek ere eskarrak eman zizkieten kontseiluari eta sukaldariei, Eguna ongi bukatzeko, Les Mailles antzerki taldeak antzezlana eskaini zuen. Arratsaldeko bortzak inguruan, estomaka ongi beteta, denak etxera joan dira, heldu den urtean bertze horrelako bat izanen duten esperantzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun