Hain zuzen, horretarako zen bilkura hori, komertzianteak, lantegiak eta bertzeak nola diren jakiteko. Erraterako, Maritxular ama alabek diote Euskal Biskotxak lehen bezala hartuko dituela bere bisitak. Dauxek ere sasoineko gelak eta De Halper jaun-andereek sasoineko bizitzak ere eskainiko dituzte.
Sarako lezeetako bisitak
Ez ditugu ahantzi behar leizeak. Orai 35 pertsona bakarrik sar daitezke hamabortz minutuko bisita bakoitzeko. Jende guttiagorekin bisitak hobe egiten ahal dituzte, xehetasunak ongi emanez. Jateko eta edateko manera izanen da, usaian bezala. Bisiten tenorea eta xehetasunak 05 59 54 21 88 telefonoan edo sarakolezea@gmail.comhelbide elektronikoan. Bisita guziak aitzinetik erreserbatu behar dira, erreserbarik ez bada ezin izanen da bisitatu. Bertzalde, maskara ez da obligatua baina txertoaren ageria beharezkoa da.