50. urteurren besta ospatzeko bilera irekia antolatu du Zazpiak Bat Sarako Dantza Taldeak

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 3a, 19:00

Sarako Zazpiak Bat dantza taldeko kideak dantza emanaldi batean.

Aurtengo abenduan beteko ditu 50 urte Sarako Zazpiak Bat Dantza Taldeak eta, urtemuga ospatzeko, dantza taldean aritu izan diren dantzariei edo euskal dantzan trebe diren saratarrei espartinak berriz ezartzea proposatu die taldeak. Besta antolatzeko bilera antolatu dute martxoaren 18an, ostirala 19:30ean Sarako Lur Berri Gelan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun