Giro ederrean joan dira Sarako ihauteriak

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 1a, 10:00

Zanpantzar jujatu eta erre dute eta 180 bat lagunek parte hartu dute Lur Berriko bazkarian

Sarako ihauteriak iragan dira joan den asteburuan. Larunbatean gazteria auzoetan ibili da etxez etxe mozorrotuak. Igandean haurrak eta gazteak ongi mozorrotuak ibili dira. Gazteen etxetik abiatuta egin dute desfilea, txarangaren ondotik. Erakusketa batzuk ere egin dituzte. Zazpiak Bat dantza taldeko dantzari ttiki eta handiek egin dituzte dantza polit batzuk. Nola ez, Zanpantzar jujatu eta erre dute. Bazen jende ainitz herriko karriketan eta erran behar da aro ederra zela. Ondotik, Lur Berri gelan bazkaria egin dute. 180 bat lagunek parte hartu dute eta izugarrizko umore onean pasatu dute. euskal kantu eder batzuk eman dituzte eta musikariek ere ongi airostu dute egun hori.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun