Arranoen begia argazki lantegiko kideek erakusketa eginen dute Senperen

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 28a, 13:00

Larreko kultur aretoko erakuslekuan ikusgai izanen dira Arranoen begia lantegiko kideen argazkiak.

Martxoaren 1etik 14ra kide bakoitzaren bortz argazki ikusgai izanen dira Larreko kultur aretoan

Senpereko Arranoen begia argazki atelier edo lantegiko kideen argazki erakusketa ikusgai izanen da martxoaren 1etik 14ra Senperreko Larreko kultur aretoko erakusketan. Sartzea urririk izanen da, nahi duten denentzat, kultur aretoa irekia dagoenean.

Bortz argazkiko miniserie gisara, lantegiko kide bakoitzak gai jakin bat aurkeztea hautatzen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun