Joan den urtean, La Caixaren eskutik dirulaguntza lortu zen Urdazubin kirola egiteko makina batzuen paratzeko. Horretarako leku egokiena zein zen erabakitzeko hainbat solasaldi egin zituzten herriko etxean, eta horrez gain, herritarren laguntza ere izan zuten eta proposamenak bildu zituzten. Azkenik, herriko plazan dagoen parkean paratzea erabaki zen, denen eskura egoteko. Hortaz, urtarrileko azken astetik aitzinera makina berriak ditugu herrian nahi duenak erabil ditzan. Kirola egin nahi duenak hortxe ditu hainbat tresna eskura.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.