De Grands Enfants (Haur Handiak) bikoteak musika emanaldia eskainiko du otsailaren 26an, larunbatean 20:00etan Senpereko Larreko kultur gunean. Aitzinetik, Eneko Lamothe, 23 urteko herriko musikaria ariko da. Herriko kontseiluak antolatutako emanaldira sartzeko 16 euro ordaindu beharko da.
Haur handiak
De Grands Enfants (Haur Handiak) taldearen izen eponimoa begi bistakoa da, ezen Baptiste eta Anatole bi sortzaileen irudia fidela baita. Haurtzarotik lagun, nerabezaroan maitemindu ziren musikaz eta kantuaz.
Bi abentura bildumagileak Indian eta Vietnamen ibili dira, eta batzuetan bertako telebista saioetan ere agertu dira. Musika talde desberdinetan ibili eta gero, bikoteak De Grands Enfants taldearen oinarriak ezarri zituen.
Frantziako kantua da beren eraginik handiena eta musika estiloan gehien ageri dena.
Zaleen kopuruak etengabe emendatzen ari zaizkie, eta erakusten duten zintzotasun eta gogo ona dudarik gabe arte bide oparoa markatzen ari zaie.
Eneko Lamothe
Eneko Lamothe, Senpertar autodidakta gazteak, bere lanak aurkeztuko ditu, euskal folk estiloan. Hainbat artista ditu inspirazio-iturri: Bob Dylan, Ben Mazué, Eñaut Elorrieta… 23 urteko artista gazte hau agertuko da bere kantu pertsonalen bidez, salatzeko, erakustera emateko eta adierazteko idazten dituenak.