Sarako ihauterietako elkartasun bazkarirako txartelak salgai igandera bitarte

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 18a, 15:00
Sarako ihauterietako elkartasun bazkarirako erreserbak egiteko azken egunak dira.

Otsailaren 26an eta 27an ospatuko dituzte, Herriak primadera pitz dezan goiburupean

Herriak primadera pitz dezan goiburupean ihauteriak antolatu dituzte otsaileko azken astebururako Sarako Izarra errugbi taldeak, Etxola gaztetxeak, hiru ikastetxeek, Zazpiak Bat taldeak eta Axuri Artek. Igandean Lur Berri gelan eginen den elkartasun bazkarirako txartelak 12 eurotan erreserbatu daitezke otsailaren 20ra, igandera bitarte, 06 69 17 41 00 telefonora deituta.

Ihauterietako egitaraua

 

  • Otsailaren 26an, larunbatean etxez etxeko eskea eginen dute gazteek.
  • Otsailaren 27an, Igandean, 11:00etan desfilea abiatuko da gaztetxetik. 12:00etan Zanpantzarren auzia eginen dute, kantu, mutxiko eta sorginen saldarekin. 13:30ean elkartasun bazkaria izanen dute Lur Berri gelan. Menuan, eltzekaria, oilaskoa curry saltsa irrisarekin, eta gasna izanen dute. Desertarentzat herritarrek pastiza edo mahatamiak eraman ditzakete eta bertan banatuko dute (arnoa, kafea eta ttotta barne).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun