Hasieran landetxe bezala gestionatzeko prestatu zen errota, baina moldaketa batzuk egin ondotik, orain Zugarramurdiko herriko etxeak bizitegi bezala emanen du errentan. Bi pisu dituen etxe guztia eman nahi du errentan, denera 116 metro koadro, non beheitiko aldean sala eta sukaldea diren, eta gainekoan hiru ganbara eta komuna. Eskaria egiteko epea otsailaren 2tik 17ra zabalik dago, beraz, ortzeguna izanen da hondarreko eguna.