Taloak partitzeko tresna ezarri dute Sarako Portuan

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 15a, 18:00
Portua jatetxearen aitzinean dago orain taloak partitzeko tresna.

Taloak egiteko enpresa dauka Sebastien Gonzalez Azkaingo pilotari izanak. Talo horiek parttzeko tresna bat ezarri du Sarako Portuko jatetxearen aitzinean. Tresna hori Santinazioko aparkalekuan zegoen, baina moldaketa lanengatik tren ttikiaren aparkalekua itxia dagoenez, Portura leku aldatu dute. Nahi denean taloak eta pizzak hartzeko aukera ematen du eta hauek berotzen diren bitartean, pilotaren inguruko jakingarriak ere irakur daitezke.

Pilotari buruzko jakingarriak irakur daitezke taloa edo pizza berotzen den bitartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun