Joan den urteko Euskal Herriko ligako txapela ospatu du Sarako Izarra errugbi taldeak

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 15a, 15:00

Joan den urtean Sarako Izarra errugbi taldeak Euskal Herriko ligako txapela irabazi zuen. Pandemiarengatik ez zuten ohoratu orduan basurdeek, beraz otsailaren 5ean Zugarramurdiko Azketa jatetxean ohoratu dute bazkari eder batekin. Jokalari eta buruzagi batzuekin, denera 30 bat lagun baziren. Eguna bukatzeko Sarako Herriko Etxeko edantegian izan ziren, Patxi beraien lehendakariaren ostatuan. Dena izigarri ongi pasatu zen, umore onean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun