Urtero bezala, Sarako herriko kontseiluak erretretan diren guztiendako tripotx bazkaria eskainiko du aurten ere. Hasieran otsailaren 12an pentsatua zuten, baina Covid-19arengatijk ezeztatu zuten. Orain erabaki dute martxoaren 5ean egitea, larunbatarekin, 12:30ean, Lur Berrin. Otsailaren 25a baino lehen eman behar da izena Herriko Etxean. Autorik gabe direnendako, Sarako Herriko Etxeak bilketa bat proposatu du. Horretarako abisua eman behar da izena ematerakoan.