Joan den urtarrilaren 28an Urdazubiko gazteen bilkura izan zen eta hainbat gairi buruz mintzatu ziren. Lehenik, gazteen juntaren aldaketa eman zen, Estitxu, Jon eta Maddik lekukoa eman zieten Imanol, Iban eta Joni, lehendik zeuden Jaione eta Angelekin batera bortz pertsonako taldea osatuz. Horrez gain, inauterien gaia ere izan zuten solasgai. Denen arteko bozketaren bidez aurten Urdazubiko inauteriak ospatzeko nahia adierazi zuten, eta gaur egungo neurriak kontuan hartuz, inauteriak ohiko datetan, ahal bezala ospatzea erabaki zen. Lan horretan sartu ziren buru belarri juntakide guztiak.