Gure harrera onena zor diegu. Zakuzaharrak elkarteak antolatzen du ekimena, auzo batzuetan ibiliak dira jadanik eta ontsalaz ez dute nehor huts egiteko esperantzarik. Garai batean «xingar eta arroltze, bat edo bertze» eskatzen zuten afari on baten mentura baitzen, oraingoan dirua edo edariarekin ere ez litaizke haserre. Otsailaren 12an besta erraldoi batekin bururatuko dira ihauteri ospakizunak, menturaz Zanpantzarren epaiketan, erretzera kondenatuko dute.