Errenteriako Landarbaso abesbatzak kontzertua emanen du otsailaren 6an, igandean 18:30ean Senpereko elizan. Sarrerak salgai daude Euskal Elkargoko turismo bulegoetan eta Senpereko Kultura eta Ondarearen elkartearen webgunean. Sartzea 15 euro kostako da, 10 euro ikasle eta 18 urtez beheitikoendako.
Emozioa
Landarbaso Abesbatzak bere proiektuetan interpretatutako lanen sailkapena egin du honako xedearekin: Emozioa.
Obra tradizionalak, erromantikoak edo garaikideak emanen ditu pianoan eta a capella. Emanaldi ausarta da, kolore eta dinamika zirraragarriko musikaz beterik. Bidaia honetan, ahotsak paradisura garamatza.
Euskal Herriko eta nazioarteko konpositoreek lagundu dute ikuskizun zirraragarri hau prestatzen, Iñaki Tolaretxipiren zuzendaritzapean.
Landarbaso Abesbatzako zuzendaria
Ingeniari doktore eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Landabaso Abesbatzako zuzendaria da taldea sortu zenetik. Tronpeta ikasketak Errenteria Musical kontserbatorioan hasi zituen, gero Donostiako Musika Kontserbatorio Nagusian, non Jose Mari Oiartzabalen zuzendaritzapean irakasle titulua lortu zuen. Harmonia, kontra-puntua eta korua landu zituen Errenterian eta Donostian. Ahots teknika eta koru zuzendaritza lantzeko ikastaroak egin ditu maisu handiekin.