Bi herrietako 205 etxebizitzetan instalatzeko aukera
Urdazubiko 170 etxebizitzetara eta Zugarramurdiko 35 bizilekutara abiadura handiko Interneta eramateko aukera zabaldu berri du operadore honek. Dagoeneko ingeniaritza-lanak hasiak dituzte, eta Zugarramurdi eta Urdazubiko etxebizitzetako lehen aktibazioak gehienez ere hilabete bateko epean egitea pentsatua dute.
Bi udalen laguntzarekin
Hedapen-plana David Llanok, Adamok Nafarroan duen ordezkariak, aurkeztu zuen berriki Iñaki Ariztia eta Evaristo Mentaberri, bi herrietako alkateen aitzinean. Lan-bilera horretara Manuel Ederra ere joan zen, Onena enpresaren komunikazio arduraduna. Onena Adamorekin lankidetzan ari da Urdazubin eta Zugarramurdin zuntz-optikoaren azpiegitura hedatzen.
Izena emateko gonbita
Adamo enpresak prest du sistema honen bitartez izena eman nahi duten guztiendako. Sistema horren bidez, 30 auzokidek hemen segidan markatuta dauden lotura horien bitartez hala eskatuz gero, Adamok haien herrian hedapen-ikerketa egiteko konpromisoa hartzen du. Herri bakoitzak bere taldea du.
Zugarramurdirako: https://adamo.es/es/fiberhood/fibra-zugarramurdi
Urdazubirako: https://adamo.es/es/fiberhood/fibra-urdax