Xaretako pastoralaren mustraka eginen dute igandean Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 26a, 20:00

Urtarrilaren 16an hasi zituzten mustrakak (entseguak), eta hortik aitzinera bi igandetik behin eginen dituzte. Hala, hurrengoa igande honetan izanen da 15:00etan Zugarramurdiko frontoian. 

Oraindik ere pastoralean parte hartzeko jende gehiagoren bila ari dira, eta bereziki gizon gazte eta haurren beharrean daude. Parte hartu nahi duenak igandean Zugarramurdiko frontoira agertu edo email honetara mezu bat idatzi behar du: xaretanpastorala@gmail.com. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun