Magallaesetik Elkanora mintzaldia eskainiko dute urtarilaren 28an Senperen

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 26a, 08:00
Lehenik Magallaesek eta gero Elkanok gidatutako intsasontziek bururatu zuten munduaren lehenbiziko itzulia.

Ortziralean 19:00etan hasita emanen du Inharreean Roland Delacour, Frantziako marinako ofizial ohiak

Urtarrilaren 28an, ortziralean 19:00etan Senpereko Ibarrun auzoko Inharrean, De Magellan à Elkano (Magallaesetik Elkanora) mintzaldia emanen du Roland Delacour, Frantziako marinako ofizial ohiak, urririk. Senpereko Kultura eta Ondare Elkarteak antolatu du eta erreserba egin daiteke www.cultureetpatrimoinesenpere.fr webgunean.

Euskaldunek badakigu azkeneko honek bururatu zuela munduaren lehenbiziko itzulia. Gipuzkoako Getaria beren sorterrian betidanik ospatu izan dute Elkano, herriaren ikurra bilakatua da geroztik. 1519an Espainiako erregeak Magallaesi eskatu zion espezien uhartera, Indonesiako Molukoetara, espedizioa egitea. Agorrilaren 10ean, bortz itsasontzi eta 237 marinelek itsasoa hartu zuten Espainiako Sevillan. Hiru urte eta hilabete bat geroago, Juan Sebastian Elkanoren Victoria  itsasontzia baizik ez zen itzuli Sevillara 21 itsas gizonekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun