2022ko uda sasoiko lanen deialdia ireki du Sarako Udalak, ikasleei zuzendua. Herriko langile taldea indartzeko, igerileku zerbitzurako, zerbitzu teknikorako, haur-bilgunerako eta lezerako lanpostuen deialdiak atera dituzte. Aurkezteko bete behar den baldintza ikaslea eta herritarra izatea da, maiatzaren 1a baino lehen 17 urte betetzea eta euskaraz eta frantsesez jakitea. Gehienez hiru sasoietara segidan aurkezten ahalko da lanpostuetara.
Interesatuek xehetasun fitxa bete eta Herriko Etxean aurkeztu beharko dute, eskatutako dokumentazioarekin, urtarrilaren 31a baino lehen.