Foruzainek Dantxarinean egin duten kontrol batean pertsona bat atxilotu dute eta bertze zazpi salatu hainbat arau-hausterengatik

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 29a, 17:00

Foruzaingoak jakitera eman duenez, Dantxarinean egin duten kontrol batean pertsona bat atxilotu dute «suzko arma bat legez kanpo edukitzeagatik» eta bertze zazpi salatu dituzte hainbat arau-hausterengatik: horietako lau drogak eramateagatik, bat N-121-B errepidetik 2 metrora ehizatzeagatik, adingabe bat ganibeta automatiko bat eramateagatik eta bertze gidari bat drogen proban positibo emateagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun