Animazioa izaten ari da Eguberrietan Urdazubin eta Dantxarinean

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 29a, 09:02
QR kode bat irakurriz, mugikortasu arazoak dituzten herritarren etxeen barna kantu ibilbidea egin zuten Urdazubin.

Abenduaren 30ean magia ikuskizunak eta musika animazioak izanen dituzte hainbat bentetan.

Eguberrietako datetan murgilduak gaude eta horiek ospatzeko, Dantxarinean ere hainbat ekitaldi antolatu dituzten. Abenduaren 23an bezala, abenduaren 30ean ere, ortzegunean 10:30etik 12:30erat magia ikuskizunak izanen dituzte Javi eta Anka herritarraren eskutik, Axular Bentan. Egun horretan, eguerdian, musika animazio ugari izanen dituzte Pako, Arretxea, Felix eta Pantxo bentetan.

Mugikortasun arazoak dituztenentzako kantuak

Honetaz gain, Urdazubin ere ez zen animaziorik faltatu Eguberri bezperan. Herriko botikak eguberrietako kanten ibilbidea egin zuen. Honela, mugikortasun arazoak dituzten herritarren etxeen ibilbidea prestatu eta bertan, QR kode bat irakurriz, elkarrekin eguberrietako kantak kantatzeko aukera izan zuten animatu ziren guztiek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun