Olentzero eta Mari Domingi Sarako plazan

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 21a, 14:00

Abenduaren 18an, larunbat ilunabarrean, Olentzero Mari Domingirekin etorri da Sarako plazarat. Behar zen ikusi haur horien zoriontasuna! Goxoki batzuk eman dizkie olentzerok eta haurrek gabonetako kantu batzuk abestu trukean. Herriko komertzianteen elkarteak eta Herriko etxeak krakada eskaini die. Izigarri ongi pasatu dute ilunabar hori, denak heldu eta ttiki mahaiaren inguruan edari eta ogitartekoekin, giro fresko baina ederrean. Eskerrak deneri. Argazkiak: Ganex

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun