Eguberriak direla eta, Urdazubik bere Gabonetako espiritua erakusteko aukera izanen du bihar. Herriko botikan hasiko da jokoa 16:30ean. Bertan jasotako mapa batek egin beharreko ibilbidea markatuko du, mugikortasun-arazoak dituzten herritarren etxeak, hain zuzen. Helburua herriko pertsona horietako bakoitzari bisita egitea da.
Toki bakoitzean QR kode bat eskaneatu beharko dute partaideek, Gabon kanta ezagun baten bideora eramanen diena. Parte-hartzaileek koruan kantatu beharko dute abestia, pausoa osatu eta jokoan aitzinera egiteko. Jokoa amaitzeko, parte-hartzaileak botikara bueltatu beharko dira, eta bertan izanen da Miren Oiartzabal botikaria, partaideentzako gozokiekin esperoan.