Sarako San Josepe eskola berrian egin dute Eguberrietako krakada abenduaren 16an

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 20a, 19:00
Krakada izan zuten joan den ortzegunean Sarako San Josepe eskola berrian.

Biharamunean pailazoak izan zituzten Lur Berri gelan.

Sarako San Josepe eskolako haurrek abenduaren 16an, joan den ortzegunean egin zuten Eguberrietako krakada beraien eskola berrian eta 17an, biharamunean, Lur Berri gelan arratsaldearekin pailazoen emanaldia ikusiz, izigarri ongi pasatu zuten denek.  Memento alaia izan dute, horrela oporretara kontentu joanen dira denak, handi eta ttiki. 

Pailazoen ikuskizuna izan zuten biharamunean Lur Berri gelan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun