Haurrendako pailazo eta magoak izanen dituzte Urdazubin larunbatean

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 15a, 17:00

Abenduaren 18an herriko Kultur etxean ikuskizunez gozatzeko aukera izanen dute haurrek

Urdazubiko Udalak eta Dantxarineako komertzioen elkarteak antolatua, haurrendako ikuskizunak izanen dituzte larunbatean Kultur etxean. 16:00etan Pontx pailazoak Etxeko altxorra ikuskizun berria aurkeztuko du. Merenduarendako tartea izanen dute gero, eta 17:00etan Javier eta Anka magoen eskutik magia ikuskizuna izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun