Beti bezala, dena umore onean joan zen eta kantu batzuk emanez bukatu zuten eguna. Jean Granet lehendakariak urteko azken egunak eta heldu den urtearen egunak ongi pasatzea desiratu zien denei. Era berean, «pandemia hori geldituko dela usaiako manifestazione guziak egiteko», desiratu zuen. Aurten, halere, egin dituzte ateraldi ederrak eta horrela nahi dute segitu.