Foruzainek Dantxarinean egin duten kontrol batean hainbat arma zorrotz eta estupefaziente konfiskatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 3a, 11:30

Foruzaingoak gaur jakitera eman duenez, Dantxarinean egin duten kontrol batean lau arma konfiskatu dituzte: katana bat, bi ahoko daga bat eta defentsarako bi spray. Gainera, hiru gidari salatu dituzte drogetan positibo emateagatik, bertze bat estupefazienteak eramateagatik eta bertze bat autoan haur bat eramateagatik aulkira atxikitzeko segurtasun sistemarik gabe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun