‘MU.e’ antzezlana eskainiko dute abenduaren 10ean Senperen

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 8a, 11:00

MU.e etorkizuneko gizarte batean gertatzen den gazteen ihesaldi biral eta masibo baten istorioa da.

Le Petit Theatre du Pain taldearen eskutik Mu.E ikuskizuna ikusgai izanen da abenduaren 10ean, ortziralean 20:30ean Senpereko Larreko kultur aretoan. Euskal Hirigune Elkargoak antolatu duen emanaldirako sartzea 13 euro gostako da hamabi urtetik goitikoendako.

MU.e

Desagertzen dira. Eta hitz egiten hasi garenetik, zenbat gehiago desagertu dira?

MU.e ihesaldi biral eta masibo baten istorioa da, etorkizuneko gizarte batean gertatzen den gazteen eskapaldiaren istorioa. Fikzioaren baitako fikzioa da ere, eta kontuak eskatzen dizkio errealitateari. Baina, zein errealitateri?

Zure aitzinean jokatuko dugun antzezlanaren errealitateari ala egiazki denek bizi dugun errealitateari?

Beldurrak eta ametsak lotzen dituzte ikuskizuneko hiru espazio-denborek; gure munduarekiko mesfidantza sortzen dute, eta aldaketa nahia pizten dute ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun