Natacha Triadouren ‘Biolin bertutetsua’ entzungai izanen dute Senperen abenduaren 5ean

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 2a, 16:00

Natacha Triadou musikaria izanen da igande arratsaldean Senpereko elizan.

Senperen Abenduko kontzertuaren zazpigarren edizioaren barrenean Natacha Triadouren Biolin bertutetsua aditzeko aukera izanen da abenduaren 5ean, igandean 17:00etan Saint Pierre elizan.

Musika bidaia iruzkindua izanen da biolinaren sekretuak ezagutzeko. Jende guztiarentzako aparteko programa da, XVII. mendetik XIX. mendera bitarteko bidaia musikala izanen da eta biolinaren sekretuak haren alderdi tekniko eta soinudunen bidez ezagutzeko aukera emanen du. Musikagileei buruzko anekdotekin eta musika-tresnaren aukerei buruzko azalpenekin apainduta dago kontzertua. (Bach, Locatelli, Albeniz, Biber, Paganini eta bertze zenbait musikariren lanak joko ditu Triadouk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun