Urteko batzarra egin du Sarako Izarra pilota elkarteak

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 23a, 11:00

Hazilaren 19an arratsarekin Lur Berri gelan iragan da Sarako Izarra pilota elkartearen biltzar nagusia, Pilotari eta guraso batzuk presente ziren, Guy Mounho lehendakariak deneri ongi etorria eta eman du urteko bilana.

Nekez aritu dira pilotariak, baina Euskal Herriko Batzordean bortz finaletara ailegatu dira eta hirutan txapeldun izan dira. Frantziako txapelgoan bi finaletara bakarrik ailegatu dira eta biak galdu. Aurten espero dute hobe egitea. Mementoko gazteak partikulazki frango ongi hasi dute sasoina trinketean. Denera 84 pilotari badira, partidak Sarako eta Amotzeko trinketean egiten dituzte, ezker paretean Azkainen eta errebotekoak plazan eta Omordikoan, baita kiroldegian ere. Partida ainitzetan Jakes Iriarte izaten dute juja. Erakasleak, berriz, esku huska Pantxoa Olzagazti, Daniel eta Mattin Mariluz eta xisteran Guy Mounho. Aguirre, Pradere eta Etxeberry Pacheco pilotari txapeldunei 50na euro eman dizkiete, Decatlon dendan gastatzeko,

Gero mintzatu dira udako manifestazionei buruz. Ongi aritu dira bertze elkarteekin elkarleanean, beharrik, zeren bakarrik ez baitzituzten manifestazione horiek egiten ahalko. Gurasoen laguntza ere eskertu dute.

Bruno Martin diruzainak eman ditu kontuak. Lan ainitz egin behar dela aipatu du, baina manifestazione horiek diru laguntza haundia ekartzen dutela. Laguntza izan dute Herriko etxetik ere, baita lantegiek eta borondate oneko ainitzek emanak. Honela, kontuak positiboan dituzte. Herriko etxeak gela berri bat egin die Kiroldegi ondoan. Ez da oraino arras bukatua, bainan laster sartuko dira gela berrirat, Ondotik izan da pintxo eta edateko denetzat, haur eta heldu,

Bulegoa ez da txandatu, beraz, Guy Mounhok segitzen du lehendakari, Patrick Mariluzek lehedakariorde, Bruno Martin diruzain eta Julie Bluk idazkari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun