Valerie Pochelue Sarako erizainak hazilaren 23an hartuko du erretreta. 22 urtez Sarako zaharrak eta gazteak moldatu ditu bere erizain lagunekin. Herritar guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie eta ez dituela erraz ahantziko adierazi du. Saratar guziek ere ederki eskertzen dute bere lana. Beraz, erretreta on eta luzea izan dezala osasunean, Oloroeko herri ondoan, bere senarrarekin eta familiarekin.