Zugarramurdiko Sorgin Haizea antzerki taldeak eta Logroñoko Encomienda de Santiago Lucronium elkarteak elkarrekin grabazio polita egin zuten urrian Belateko kaskoan. Sorgintzat epaitutako zugarramurdiar haiek 1609ko neguan Zugarramurditik Logroñorainoko bide luze eta zail hura nola egin ote zuten irudikatu dute. Azaroaren 14an Zugarramurdiko Sorginen museoko auditorioan ikusteko aukera izan zen.
Sagarrondoaren lore-sorta
Aurten ere oroimenean izan dira 1610eko inkisizioaren prozesuan epaitutako herritarrak: joan den urtean horretarako preseski landatutako sagarrondoan lore-sorta bat eman zen, eta Mikel Laboaren Haize hegoa kantatu zuten.