Denetara 40 korrikalari ari dira elkartearen izenean. Korrikalari horiek egiten dituzte bertze kurtsa ainitz, auzoko herrietan eta bertzela ere. Erraterako, David Nesprias eta Philippe Bordenave bikoteak egin du hazilaren 6a eta 7an Biarnoko Baretous herriko traila, eta irabazi, gainera.
Bulegoari dagokionez, Daniel Ezcurra eta Amaia Saint Martin dira lehendakaritzan, Ximun Garcia Basurco diruzaina eta Eric Etchegaray idazkaria. Bilkura bokado batekin bukatu zuten.