Sarako herriko kontseiluak jakinarazi duenez, Portutik Animainea arteko oinezko bideari buruzko informazio bilkura eginen dute Lur Berri gelan hazilaren 17an, asteazkenez arratsaldeko seietan. Hor emanen dute informazio departamenduko kontseilutik eta IDEIA enpresak Portutik Animaineko oinezko bidea egiteko proiektua aurkeztuko dute, Beraz, bide horretako erabiltzaileendako garrantzitsua da bilkura horretan parte hartzea, baina herritar guztiak gomitatuak daude.