Urdazubiko Bengotxea Idiazabal izendapeneko ardi gasna saritu dute Oviedon egin duten World Cheese Awards Munduko Txapelketan

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 13a, 13:30

Aste honetan Oviedon World Cheese Awards nazioarte mailako lehiaketa ospetsuan, INTIAko bazkide diren Nafarroako sei gasnategi saritu dituzte, horien artean Urdazubiko Bengotxea Idiazabal izendapeneko ardi gasnak. Sei sarietatik lau ardi gasnaren kategorian eskuratu dira (Eulateko Ricardo Remiro, Altsasu Patxi Amillano Iragiko Angel Linzoain eta Udazubiko Bengotxea), eta bertze bi sariak ahuntz gasnaren kategorian (Otxakain eta El Moro).

Ardi gasnen artean, Urdazubiko Bengotxeak aurten zilarrezko eta brontzezko kategorietan eskuratu ditu sariak.

 
Hainbat kontinentetatik iritsitako 4.000 gasna baino gehiago lehiatu dira Asturiasen munduko gasna aitorpen garrantzitsuena lortzeko. Epaimahaia 30 nazionalitatetako 250 dastatzailek baino gehiagok osatu dute, eta 2021eko gasna onenak aukeratu dituzte. Aurkeztutako gasna kopurua kontuan hartuta, horrek oraindik garrantzi handiagoa ematen dio sariei. Izan ere, Nafarroako INTIA sozietate publikoko sei gasnategi saritu dituzte Oviedon Munduko Gazta Lehiaketaren 33. edizioan (World Cheese Awards). Horietako lau Idiazabal Gaztaren jatorri-deiturakoak dira, eta azken biak ahuntz-ustiategiak.
 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun