Hiru bilera egin ondotik, ematen du Xareta aldean egin nahi duten pastorala aitzinera doala. Hurrengo hitzordua azaroaren 14an, igande honetan, izanen da, 15:00etan Zugarramurdiko pilotalekuan. Bertan parte hartzeko asmoa duten guztiak bilduko dira Gerardo Mungia pastoralaren egilereakin eta errejentarekin, eta hor ikusiko dira pastoralaren oinarrizkoak eta pertsonaiak.
Hala ere, proiektu honetan parte hartu nahi dutenek oraindik aukera daukate, e-mail honetara mezu bat bidaliz: xaretanpastorala@gmail.com, edo aipatutako egun horretan agertuz.