Zurezko joko festibala izanen dute asteburuan Senpereko Larrekon

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 11a, 19:00
2019an antolatu zuten lehen aldiz zurezko joku festibala Senperen.

Zurezko joko festibala izanen dute asteburuan Senpereko Larreko kulturgunean. Ekitaldi hori 2019n antolatu zuten lehen aldiz eta urtetik urtera ohikoa bilakatzen ari zaigu kultur egitarauan. Aurten ere Arbaso elkarteak antolatu du azaroaren 13an eta 14an eta Larreko kulturgunean iraganen da 10:00etatik 18:00ak arte.

Sekulako arrakasta behar luke, bereziki haurren ikusmin handia sortzen duelako, jakinik 50 joko inguru proposatuak direla ongi jostatzeko gisan. Sartzea bi euro gostako da eta lau urtez beheitikoek doan izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun