Sarako Beti Gazte erretretatuen elkarteak 30. urteurreneko ospakizuna egin du

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 8a, 20:00

Jean Aniozbehere Sarako auzapezaren kontseiluan Anita Suhit sozialeko axuanta zen. Orduan herriko zentro soziala CCAS) deitzen zen. Orduan ere egiten zituzten erretretatuentzat herriak eskainitako bazkariak, baita ateraldiak autobusean ere. 1990ko otsailean Omordiko gelan zuten bazkaria, eta han etorri zitzaien batzuei ideia: zertaa ko ez zuen eginen erretretatuen elkarte bat? Ainitzek idei ona atzeman zuten eta andana bat elgarretatu ziren herriko etxeko gelan ondoko astean, Anita Suhiten inguruan. Horrela nola antolatu zuten elkartea. Zer izen eman? Batzuek ala bertzeek solas egin eta azkenean akort eman ziren: Beti Gazte  sortu zen, Manex Bergara lehendakari zutela.

Herriak denen etxean prestatu zion gela bat elkarteari, sukalde ttiki bat bazen baina hutsa. Jateko piska bat egiteko behar zituzten gauzak, pentsatu zuten kideentzat karta bat egitea, bortz eurotan. Diru horrekin montatu zituzten behar ziren gauza guziak, kafe egitekoa eta hozkailua. Horiek denak egin eta asteazken arratsalde guziz, kide andana elkarretaratzen zen elkartean, batzuk kartetan aritzeko, emazte batzuk trikotazeko, horrela pasatzen zituzten arratsalde horiek kafe piskat edanez. Bulego hori 1997 urtera arte egon zen.

Ondotik, Jean Elizagoyenek hartu zuen lehedakaritza, 1997ko martxoan. Bistan da bulegoan ere izan ziren sandamenduak, hor sartu ziren bi erretretatu gazte: Anita Suhit idazkari ordaina eta Yvonne Aspirot diruzain ordaina. Kideen karta altxatu zuten zortzi eurotara, hauek ere segitu zuten asteazken arratsalde hori eta  Larrun Kanta abesbatza galdera egin zioten Beti Gazte elkarteari, jan onesten zuten horien izenean kantaldia egitenaltzuten baia izantzuten, geroztik, kantatzen dute urtean bi aldiz eta 20 euro emaiten dute elkarteari, diru horrekin micro onda bat erosia izantzen, bulego hori egon da 2005 arte,

Jean Etcheverrigarayek hartu zuen lehendakaritza 2005eko martxoan. Bere kargua hartu zuenean bulegoa berritu nahi izan zuen, kide berri batzuekin. Kideen karta atxiki zuen zortzi eurotan. Beti bezala segitzen du, elkarteko kideak urtean hiru aldiz elgarretaratzen dira.

Oraiko bulegoa

Etcheverrigaray Jean lehendakari; Imaz Maite idazkari; Ayez Colette idazkari ordain; Ferraz Michel diruzaina eta Bats Anita diruzain ordain;  Larregle Anne-Marie, Ordoqui Pakita eta Pradere Augustine ere bulegoko kide dira.

Hazilaren 6ko elkarretaratzea

Gan den urtean bete zituen 30 urteak Beti Gazte elkarteak, bainan Covid-19agatik ezeztatua izan zen ospakizuna. Aurten ez dute zalantzarik izan eta urtebetetze hori hazilaren 6an ospatu dute. Ez dira, usaian bezala, kide guziak etorr, baina halere 70 elgarretatu dira, Lur Berri gelan. Kideek izan dituzte girgileria batzuk opari eta ‘Beti Gazte 30 urte’ idatzi zuen basoa. Mariane eta Tristan Sagek karia hortara bazkari on bat prestatua zien. Ttotte Michelena musikariak euskal aire ederrak eman ditu eta kideek segitu kantuz, Jean Anozbehere eta Battite Laborde lehengo eta oraiko auzapezak gomitatuak zituzten egun hortarat eta lehendakariak eskertu zien, Lur Berri gela eder hori dohainik uzten baitiete, agian ainitz urtez.

Dena umore onean bukatu da xanpaina edanez, bulegoak denak eskertu ditu. Biba zuek segi horrela.,  

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun