Segi Aintzina taldeak elkartasun kontzertua antolatu du ortzegunerako Senperen

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 8a, 13:00

Artxeroak taldea izanen da ortzeguneko Larreko aretoko jaialdian parte hartuko duen taldeetako bat.

17:00etan hasita, Larreko kultur aretoan Artxeroak, Gezi Taldea, Maider Cigarroa, Gorka Robles, Gerard Luc, Michel Claudio, Yannick Tellechea aditzeko aukera izanen da

Senpereko Herriko etxeak zabaldu du azaroa eta abenduko programazioa, aitortzekoa da kultur eskaintza aunitz iragarriak direla. Urrunago joan gabe, hilaren 11n, ortzegunean 17:00etan kantaldia antolatu du Segi Aintzina elkarteak Larrekon. Artxeroak, Gezi Taldea, Maider Cigarroa, Gorka Robles, Gerard Luc, Michel Claudio eta Yannick Tellechea aditzeko aukera izanen da.

Hanturazko eritasun erreumatikoek (artritis erreumatoidea, espondiloartropatia…) 500.000 pertsona ingururi eragiten diete Frantzian. Léna eta Marie-Ana neska gazteak egunero borrokatzen dira beren eritasunarekin zerikusia duten sufrimenduen kontra. Segi Aintzina elkarteak kantaldi hau antolatzea erabaki zuen, eritasun horien berri emateko eta ikerketa eta laguntza medikorako dirua biltzeko. Ostatua eta jatekoa ere izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun