Euskal Herriko etxebizitzari buruzko mahai-ingurua eginen dute Senperen azaroaren 10ean

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 6a, 13:00

Hainbat hizlari elkartuko dira asteazkenean 18:30ean Larreko kulturgunean

Eusko Ikaskuntzak eta Senpereko herriak antolatua, Euskal Herriko lurraldearen antolamenduari buruzko mahai-ingurua eginen dute azaroaren 10ean Senpereko Larreko kulturgunean. Lau hizlari izanen dira bertan, Denis Caniaux (AUDAP hirigintza agentziakoa), Jean-Noël Etchevery, Benjamin Gayon (CDPB garapen kontseilukoa) eta Imed Robbona (COL etxebizitza batzordeko zuzendaria), baita animatzaile bat ere.

Udalak azaro eta abendurako prestatu duen kultur agenda zabalaren lehenbiziko ekitaldia da mahai-ingurua. Ordu eta erdiko iraupena izanen du eta sarrera librea izanen da denentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun