'Bertsolaritza, feminismoa eta ahalduntze kolektiboa. Ibilbide baten kontaketa posible bat' hitzaldia bihar Senperen

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 4a, 18:00

Miren Artetxe Sarasola bertsolaria kantuan aurtengo Xilaba txapelketan.

Miren Artetxe Sarasola bertsolariak eskainiko du hitzaldia 18:30ean Senpereko Larraldea etxean. 

Akademiatik Tartarika hitzaldi zikoaren baitan, Bertsolaritza, feminismoa. eta ahalduntze kolektiboa. Ibilbide baten kontaketa posible bat hitzaldia eskainiko du Miren Artetxe Sarasola bertsolariak bihar Senpereko Larraldea etxean 18:30ean. Eusko Ikaskuntzako Oihana Zanponik  aurkeztuko du saioa. Udako Euskal Unibertsitateako eta Iparraldeko Ikaskuntzak antolatu dute hitzaldi zikoa. 

Bertsolaritzan zein feminismoan ibilbide luzea egina du Miren Artetxe Sarasola bertsolariak. Doktoretza tesia Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza ibilbideen inguruan egin zuen, eta 2019an Ane Labakarekin batera argitaratu zuen Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen liburua.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun