Larhungo trena itxia dago apirilaren 16ra arte

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 31a, 12:00
Trenak geltokian geldirik egonen dira heldu den urteko apirila bitarte.

2024an mende bat beteko da trena egin zutenetik eta orain inbertsio handiak eginen dituzte azpiegiturak eraberritzeko.

2022 eta 2023 urteetan Larhungo trenaren bidea eraberritzeko lanak eginen dituzte. Horregatik, 2021eko urriaren 17an itxi zuten, burdinezko materialak garraiatzeko eta hertsirik egonen da 2022ko apirilean16ra bitarte. Egun horretatik buruilaren 4ra arte trena erabiltzeko modua izanen da, baina orduan berriz itxiko dute, lanak hasteko. 2023ko uztailean zabalduko dute berriz, lanen arabera agian lehenago. Pirinio Atlantikoetako Departamentuko kontseilua da Larhungo Trena ekipamendu turistikoaren jabea, 1924an sortu zenetik. Beraz, mendeurrena behar bezala ospatzeko inbertsio handiak eginen dituzte, bai trenbidean, baita trenetan ere. Trenaren aparkalekua itxia egonen da lanen denbora guzian, urriaren 23tik goiti.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun